45+ "Talentuak ez dauka adinik"

Debagoienean, langabezian dauden pertsonen %53ak 45 urte baino gehiago ditu
Egoera honen aurrean…
“Talentuak ez dauka adinik” kanpaina sortu dugu Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziatik. Debagoienean 45 urtetik gorako pertsonen kontratazioa sustatzeko ekimena da.
Esperientzia, konpromisoa eta balioa dituzten pertsonak ikusgarri egin nahi ditugu. Horretarako enpresei zuzendutako baliabideak, argumentuak eta adibide praktikoak partekatuko ditugu atal honetan datozen hilabeteetan.
Beharrezkoa da aurreiritziez jabetzea pertsonen gaitasunak lehenesteko (adina kontuan hartu gabe) eta kontratazio-oztopoak gainditzeko.