Sarrera

Debagoieneko Merkataritza Bulego Teknikoak aholkularitza eta zerbitzua eskaintzen dizkie eskualdeko merkatariei eta merkataritzaren elkarte-egituren sendotzean parte hartzen du.

Merkataritza Bulego Teknikoak merkataritza-sektorearen profesionaltasuna areagotzea eta sektorearen jarduera ekonomikoa hobetzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea ditu lehentasunezko helburu.

Bere eginkizun nagusiak aholkularitza espezializatua eskaintzea, merkataritza-enpresetan berrikuntza, kalitatea, teknologia berriak eta lehiakortasuna bultzatzea eta udal-mailan edo distribuzio-katean lankidetza estrategiak sustatzea dira.