Lanerako bitartekaritza

Eskualdeko edo kanpoko pertsona bat kontratatu nahi duzu?

Orduan, jakin ezazu pertsonen beharrizanak betetzeko zerbitzua erabat dohainik eskaintzen dugula.

Debagoieneko Mankomunitatea, Garapen Agentzia, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro kolaboratzailea ez ezik, Enplegatze-Agentzia ere bada (zkia: 1600000097). Hori dela eta, lan orientaziorako zerbitzua eskaintzen dugu eta baita lanerako-bitartekaritza ere.

Profil oso ezberdina duten pertsonak artatzen ditugu, tratu pertsonalizatua eskaintzen diegu, eta horrela, pertsona bakoitzaren inguruko ezagutza maila altua lortzen dugu. Horri esker, pertsona-lanpostuaren arteko egokitzapena errazten dugu, enpresari balio erantsia eskainiz.

Elkarrizketa eta pertsonaren aukeraketa enpresaren ardura da. Debagoieneko Mankomunitatea, Garapen Agentziak, Lanbideko zentro kolaboratzaile eta Enplegatze-Agentzia gisa, enpresari eskatutako profila eraginkortasunez errazten diogu, beharrizanen arabera.

Hemen dituzu ikusgai, enpresa ezberdinetarako, memento honetan, kudeatzen ari garen lan-eskaintzak eta zerbitzua jaso nahi izanezkero, betetzeko eskatuko dizugun txantiloia.