ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALATZAILEA
2026-09-15
Deskribapena
Energia berriztagarriak (fotovoltaikoa, aerotermia, bateriak, zoru erradiatzailea...) instalatzeko teknikaria behar da Bergaran. Kontratuaren iraupena: Hasierakoa 3 hilabete (mugagabea 6 hilabetera). Lanaldi osoa. Soldata gordina: hitzarmenaren arabera (metala). Astelehenetik ostegunera egiten da lan (egunean 9 ordu). Ez da ostiraletan/larunbatetan/igandeetan lan egiten. Aurreikusitako data: berehala lanean hasteko .
Ezinbesteko baldintzak
B gidabaimena. Oinarrizko ezagutzak elektrizitate edo iturgintzan.
Baloratuko da
Prebentzio ikastaroak (elektrizitatea, altueran lan egiteko prestakuntza, …) eta euskara.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90