BERGARAN AUZOLANDEGIKO MONITOREAK BEHAR DITUZTE ABUZTUAN
2026-06-09
Deskribapena
Bergarako auzolandegiak Mizpirualde Egoitzako belaunaldien arteko trukea ardatz duen gazte boluntariotza da. Auzolandegiaren xehetasun nagusiak honako hauek dira: Ikuspegia: Adineko pertsonekin interakzioa, laguntza eta dinamizazio soziala, errutina hausteko eta haien garapen kognitiboa suspertzeko. Parte hartzaileak: Autonomia erkidego desberdinetako eta Euskal Herriko 18 eta 26 urte bitarteko gazteak. Auzolandegia bi txandatan egiten da (ABUZTUAK 2-15/ABUZTUAK 16-29) Arratsaldeetan eta asteburuetan euskal kultura, txangoak eta jarduera ludikoak egiten dira.
Ezinbesteko baldintzak
euskara B2 titulua, denbora libreko monitore titulua, aisialdi aktiboko programetan esperientzia, gauekotasuna Auzolandegian zehar. 2 hamabostaldietarako lan egiteko prestutasuna.
Baloratuko da
Dinamismoa, esperientzia antzeko ekimenetan.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90